XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Xiker. Nik zure berri orain dela gutxi izan dut baina ez nuen uste horren begi politak izango zenituenik.

- Inori ez dizkiot ikusi begi gorriak.

- Zuk gauean katuek bezala ikusten al duzu?.

- Gauza txuriak, berdeak,, denak gorri ikusten al dituzu?- jarraitu zuen Maialenek bere anaiaren begi gorriak ulertu ezinik.

Basoko otsoek nabaritu zuten Xikerren falta, baina ulertzen zuten bere desagerpena.

Bazekiten hura ez zela beraietakoa eta egunen batetan joan beharko zuela.

Etxeko denek, herritarrek eta azkenean ondo portatu ziren ehiztariek izugarrizko festa bat antolatu zuten Sorozarretan.

Ikatz saltzailea ere konbidatu zuten.

Euskal telebistakoak ere han izan ziren guztia hartzen gero telebistan botatzeko: Gabon, ikusle eta entzule. Duela urte mordoska bat Sorozarretako basoan galdu zen mutiko begi-gorri hura, XIKER, gaur bere etxera itzuli da eta festa galanta antolatu dute.

Gu han izan gara eta hemen gatozkizue orain, hango irudi hunkigarri hauek eskainiz.